Lente laua: fokatzeko tentsioa aldatu

Kanadako ikertzaile batzuek tentsio elektrikoaren bitartez fokua doitzen zaion lente lau bat aurkeztu dute. Lentea kristal likido bati monomero bat gehitu eta laser bidez polimerizatuta egin dute. Milisegundo batzuetan, lente horren foku-distantzia 1,6 metrotik 8ra pasatzen omen da, tentsioa 1,5 voltetik 4,5era pasatuta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila