Leku itxietako airea noiz berritu behar den kalkulatzen duen sistema bat diseinatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan

leku-itxietako-airea-noiz-berritu-behar-den-kalkul
Ana Ruiz Ilundain, airearen kalitatea neurtzen duen gailuarekin. Arg. NUP

Leku itxietako airea noiz eta zenbat berritu behar den kalkulatzen duen sistema bat diseinatu du Ana Ruiz Ilundain Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritzako ikasleak. 

Denboraren % 80-90 pasatzen dugu leku itxietan, eta barneko espazioen kutsadura kanpoaldekoa baino 2-5 aldiz handiagoa izaten da. “Airea berritzeko sistemen kontrola hobetu nahi nuen proiektuan, zehatz-mehatz beroa berreskuratzeko sistemarena, zeina eraikinen barneko airea kanpoko airearekin berritzen duen ekipo bat baita”, azaldu du Ruizek.

Airea berritzeko sistemak nola erabili erabiltzaileak aukeratu ohi du, lekuko aireari buruzko informazio fidagarririk gabe. Ilundianek kontrol automatiko bat diseinatu du horretarako. Inbiot enpresaren gailu batekin egin du lan. “Gailuak airearen kalitatearen datuak neurtzen ditu, eta bero berreskuragailuarekin zuzenean konektatua dagoen modulu batera bidaltzen ditu. Modulu horrek datuak kudeatzen ditu, eta leku horretan zenbat aire berritu behar den kalkulatzen du algoritmo batean oinarrituta”, azaldu du Ruizek.

“Bero berreskuragailurako nik garatutako gailu hau eta eskuzko kontrolagailuak konparatuz gero bi gauza lortzen ditugu —dio Ruizek—: batetik, energia kontsumoa murriztea, behar den airea baino ez baitugu berrituko une oro; eta, bestetik, osasuna eta ongizatea hobetzea, leku itxietako airearen kalitate onena izanen baitugu beti”.

Horregatik, COVID-19aren kontra borrokatzeko irtenbideetarako ekimenen sari berezia eman diote, Ikasketen Amaierako Lanetarako Rural Kutxa Sarietako laugarren edizioan.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.