Leishmaniosi gaitzari aurrea hartuz

Paraje hauetan ezagutzen ez badugu ere, leishmaniosi izeneko gaitzak urtero 400.000 lagun kutsatzen ditu. Dagoeneko, 12 milioiko gaixo-kopurua dago ehunak karraskatzen dituen gaixotasun larri horrek jota. Bolibian lanean ari den biologo-talde batek gaixotasun ikaragarri horren bidea oztopatuko duen sendabidea lortu duela iragarri berri du eta hurrengo hilabeteotan lehen esperimentuak egiteko moduan izango dira.

Bolibian lanean ari den biologo-talde batek leishmaniosi gaixotasun ikaragarri horren bidea oztopatuko duen sendabidea lortu duela iragarri berri du eta hurrengo hilabeteotan lehen esperimentuak egiteko moduan izango dira.

Nagusiki, hirugarren munduko herrialdeetan garatu ohi da leishmaniosi gaixotasuna. Leishmania generoko protozoo flagelatuetarik batek kutsatzen du gaixotasuna eta intsektuen eztenkaden bidez transmititzen da. Gaixotasun horren ohizko agerpenak larruazaleko puslak eragiten ditu hasieran eta gero, poliki-poliki zauri zornetsuak sorrarazten ditu. Horrez gain, bada Asian ezagutzen den gaixotasun horren agerpen bortitzagorik. Bigarren horrek gibelari egiten dio eraso eta herio ekar dezake.

Gaixotasunari aurre egitea zaila eta garestia da herrialde horietan. Orain Bolibiara joandako biologo-talde batek gaitzaren aurkako ikerketa-bide berria aurkitu duela jakin dugu. Bolibiako oihaneko zuhaiska batean gaitzaren garapena gerarazten duten molekulak atzeman dituzte. “In vitro” isolatu dituzte molekula horiek eta uda amaitu baino lehen gaixotasunak kutsatutako gizakiei txertoa jartzeko moduan izango direla aurreratu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila