Leiho adimentsuen teknologia

Leiho adimentsuak garatu dituzte Donostiako CIDETEC zentro teknologikoan. Leiho horiek, material elektrokromikoei esker, argi-kantitatea erregulatzen dute.
Aplikatzen zaion potentzial elektrikoaren arabera, beira argitu edo ilundu egiten da. Beira horri eguzki-kontrolerako mintz bat eransten zaio, eta bere ezaugarri nagusia eguzki-izpi infragorrien energia kontrolatzea da, betiere, argitasun-transmisio handia utzita. Teknologia horrek hainbat abantaila ditu; besteak beste, lokalak lehen baino gutxiago berotu edo hoztu behar izaten direnez, energia-kontsumoa murriztu egiten da. Bartzelonako enpresa batek merkaturatuko ditu lehen leiho adimentsuak, urte honetan bertan.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila