X izpien mikroskopioak oso egokiak dira biziari gertutik begiratzeko, baina X izpien irudiak handitzen dituzten leiarrak egitea teknologikoki oso zaila da. Arazo horrentzat soluzio bat proposatu dute Ingalaterrako Sheffield Unibertsitateko fisikariek: leiarrik gabeko mikroskopioak egitea; irudia handitzeko leiarren lekuan, X izpien difrakzioa bera erabil daiteke, baina ez patroi bakarra, baizik eta aldi berean egindako hainbat. Teknika horren bereizmen-ahalmena, gainera, X izpien uhin-luzera adinakoa da.