Lehoi emeei ar txima-luzeak eta beltzaranak gustatzen zaizkie

Science aldizkarian AEBetako Minnesotako Unibertsitateko zoologoek argitaratu duten ikerketa bati esker jakin ahal izan da lehoi arraren ilajearen koloreak eta luzerak garrantzi handia dutela emea erakartzeko garaian.

Hori jakiteko, ikertzaileek Tanzaniako Serengetiko lehoien jokabidea aztertu dute bost urtez, eta bereziki prestatutako manikiekin eta ileordeekin probak egin dituzte. Horrela ikusi dute lehoi emeentzat erakargarrienak ile luzea eta iluna duten arrak direla.

Gainera, odoleko analisietan azaldu zenez, ilaje ilun eta luzea edukitzea testosterona-maila altuarekin lotuta dago. Testosteronak oldarkorragoak ere egiten ditu lehoi arrak, eta, beraz, hobeto babes ditzakete emea eta kumeak. Baina horrek badu zerbait ordainetan: infragorriko kamera baten bidez, barrabilak beroagoak zituztela ikusi dute; ondorioz, esperma gutxiago ekoizten dute.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.