Lehenengo ibiltaria

Antzinako ibai baten ibilguan, 350 milioi urte baino gehiagoko besoko hezur bat aurkitu dute Pennsylvania-n, AEBetan.

Hezurrak duen itxura dela eta, lau gorputz-adarreko izaki urtar batena dela uste da.

Paleontologoak aspaldian ari dira eztabaidatzen lehenengo izaki ibiltaria urtarra ala lehorrekoa ote zen. Aurkikuntza honek, beste aztarna-fosil batzuekin batera, erakusten du uretan bizi zirela hegalen ordez oinak zituzten lehenengo animaliak, tetrapodoak, alegia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila