Zulo beltzek interes handia pizten dute zientzialari direnen eta ez direnen artean, urtetan misterioz inguratuak egon izanak espekulazio ugari eragin baitu euren inguruan. Dena dela, geroz eta argiago dago zer diren, baina denak berdinak al dira? Zientzialariek lau zulo beltz mota deskribatu dituzte: pisu astunak, galaxien bihotzean daudenak eta milioika izarren masa dutenak; pisu arinak edo eboluzioaren azken fasean dauden masa handiko izarrak; luma-pisuak, Big Bang-aren ondotik sortutako zulo beltz mikroskopikoen multzoak; eta pisu ertainak. Pisu arinak inoiz ikusi ez diren arren teorikoki deskribatu dira eta pisu ertainak, berriz, bi aurkitu dira berriki. 500 izarrei dagokien masa dute, baina ez dira Ilargia baino handiagoak. Euren historia argitzeke dago oraindik.