Hegoafrikako kobazulo batzuetan aurkitutako fosilak duela 4 milioi urte lurperatutakoak izan daitezkeela uste dute arkeologoek. Datazioa isotopo erradioaktiboen bidez egin dute, eta emaitzek aurrez uste zutena baino milioi bat urte zaharragoak direla esaten dute. Ondorioz, hominido hauen fosilik zaharrenetarikoak dira.