Lasker Sariak banatu dira

Aurtengo Lasker Sariak banatu dira jada. Bost saritu izan dira, hiru ataletan banaturik. Oinarrizko ikerketaren atalean, James E. Rothman eta Randy W. Sheckman izan dira sarituak, zelula barruan besikulak mugitzen dituen proteina-multzoa ikertzeagatik.

Ikerketa klinikoaren atalean, Willen J. Koff eta Belding H. Scribner medikuei eman zaie saria; zientzialari horiek giltzurruneko dialisia asmatu eta etengabe erabili ahal izateko tresneria garatu zuten. Aurrerapen bereziaren ataleko saria James E. Darnell ikertzaileak jaso du, besteak beste RNAk nola funtzionatzen duen eta zelulen arteko komunikazio molekularra nola gertatzen den argitzen lagundu zuelako.

Sariak Albert eta Mary Woodard Lasker estatubatuarrek sortutako fundazioak ematen ditu. Lehen aldiz Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan eman ziren, 1946an. Gaur egun ospe handia dute, saria jaso duten zientzialari askok handik gutxira Nobel Saria ere eskuratu dutelako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila