Patatak eta fruituak eskuz ala makinaz zuritzea sistema zaharkitua izan daiteke hemendik gutxira. Hori da, behinik behin, Iparrameriketan Ohio-ko sozeitate batek espero duena.
Sukalde eta industriatan patatak zuritzeko erabiltzen diren makinetan, janariaren % 15eraino alferrik galtzen da azala kendu behar dela eta. Battelle etxeak ordea, beste sistema bat proposatu du, hondatzen den % 15 hori aprobetxatu nahian. Laserrezko patata-zuritzaileak, azal mehea bakarrik kenduko lioke eta gainerakoa oso-osorik geratuko litzateke. Makinak oraingoz, oztopo bakarra du: prezioa (milioi bat dolar inguru kostatzen baita).