Laserra eta uztak

Nekazariek beren gari- eta garagar-uztak nabarmenki handi ditzakete haziak erein aurretik laserren argipean jartzen badituzte. Horrela diote bederen Bielorrusiako Zientzi Akademiako Genetika- eta Zitologi Institutuko sobietar zientzilariek. Egin dituzten ikerketetan hazientzat laserren uhin-luzerarik eta espazio-denborarik egokienak aurkitu dituzte.

Hazientzat tratamendurik onena hau dela aurkitu dute: 10 w/m2-ko helio/kadmio laser baten eraginpean jartzea; hiru orduz atseden ematea eta azkenik potentzia berdineko helio/neon laserpean bi orduz izatea.

Vesna klaseko gariaren etekina 180-544 kg/akre hobetu dute eta bere proteina-edukina %4,5 handitu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila