Landare transgeniko batek konposatu kimiko berriak sortzea lortu dute

Landare transgeniko batek konposatu kimiko berriak sortzea lortu dute
2009/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Flickr: Titanium22)

Landare bat genetikoki aldatuta, konposatu kimiko guztiz berriak sortu dituzte Massachusettseko Institutu Teknologikoko (MIT) kimikariek. Konposatu horietako batzuek minbiziaren eta bestelako gaitzen aurkako botika moduan erabiltzeko balio dezakete.

Madagaskarko inkonte-belarraren mekanismo metaboliko konplexua manipulatu dute konposatu berriak lortzeko. Interes farmakologikoko konposatu alkaloide asko sortzen ditu landare horrek berez, baina gehienak toxikoegiak dira gizakiekin erabiltzeko. Alkaloideak efektu psikoaktiboa duten konposatu kimiko sintetizatuak dira, eta medikuntzan mina tratatzeko erabiltzen dira.

Toxikotasuna gutxitzeko eta botiken eraginkortasuna handitzeko, landarearen entzima bat eraldatu dute MITeko Sarah O'Connor-ek eta haren lankideek. Horren ondorioz, landareak inoiz sortuko ez lituzkeen konposatu kimikoak sortu ditu.

Ingeniaritza genetikoa ez da berria, baina bai landareei produktu berriak sorraraztea haien mekanismo metaboliko propioak manipulatuta. Etorkizunean, bide beretik konposatu gehiago sortzeko asmoa dute ikertzaileek, botika berri eta eraginkorragoak sortzeko itxaropenarekin.

1
252
2009
4
005
Medikuntza; Genetika
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila