Landare-hesiak nekazaritzan lagungarri

Landare-hesiak nekazaritzan lagungarri
2006/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

Landare-hesiek edo heskaiek nekazaritzan duten eragina neurtzea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa baten helburua. Heskaia zuhaitz eta zuhaixkaz edo landaretza linealez osatutako hesia da.

Hainbat ikerketaren arabera, ona da hesi horiek landatzea landa-lurren inguruan eta bide-bazterretan; izan ere, ekoizpena hobetzen da, haizetik babesten dute eta flora eta fauna lagungarria haztea bultzatzen dute. Ondorioz, biodibertsitatea kontserbatu eta izurrien kontrol-lanetan laguntzen dute. Gainera, hezetasunari eusten diote, lurraren poluzioa xurgatzen dute, eguzki-intsolaziotik babesten dute eta paisaiaren balioa handitzen dute.

Emaitza horiek, ordea, beste herrialde batzuetako ikerketenak dira, Frantziako eta Erresuma Batuko ikerketenak esaterako, eta, horregatik, NUPeko lan honen helburua da hemen emaitza berak lortzen ote diren ikustea.

Berriak labur
3
1
219
2006
4
004
Nekazaritza; Ingurumena
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila