Horixe da hain zuzen, zientzialari tailandiar eta daniar batzuen azterketak eskaini digun emaitza.
Lan gehiegi egiten duten emakumeek haurrak sortzeko zailtasunak izan ditzaketela, alegia.
Ikerketa honen arabera, astean 70 ordu baino gehiago lanean aritzen diren emakumeek ugalkortasun-arazoak pairatzeko probabilitatea bikoiztu egiten dira. Beste hitz batzuetan erranda, emakume hauek, bederatzi hilabete eta erdi baino gehiago behar dituzte lehenengo aldiz haurdun geratzeko.