Laborategian sortutako hortzak

Laborategian sortutako hortzak
2007/04/01 | Elhuyar

Petri-ren kaxatan saguen hortzak garatzea lortu du Tokioko Unibertsitateko talde batek. Lehenik, garapen-fase goiztiarrean zegoen enbrioi baten hortz-hasikinaren zelula batzuk erauzi zituzten. Ondoren, Petri kaxetan jarri, eta lortu zuten zelula horiek ere hortz-hasikin bilakatzea. Sagu bati hortz bat kendu eta sortutako hortz-hasikina jarri zioten. Hortz berria arazorik gabe garatu zen. Hala ere, zientzialariek esaten dute giza hortzak garatzeko oraindik bide luzea egin behar dutela, batez ere zelulak lortzeko moduari dagokionez, gizakien kasuan ezin baitute enbrioi-zelularik erabili.

1
230
2007
4
019
Medikuntza; Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila