Kuwaiteko petrolioa

Azaroaren hasieran Golkoko gerran piztu zirin petrolio-hobietako azkena itzali zuten. Hala eta guztiz ere, kontrolatu gabeko petrolioak eragindako arazo ekologikoak ez dira oraindik amaitu. Sakonera txikiko lakuak osatuz, 35-150 milioi upela petrolio daude Kuwaiten barreiaturik. Kuwaitiko agintariek hobietako suak itzaltzeari iman zioten lehentasuna, baina ingurugiro-arazoei buruzko adituen iritzia kontutan hartzen badugu, suak bigarren mailako arazoa sortzen du petrolio-lakuekin konparatuz.

Lurrera isuri den petrolio-kantitatea itsasora isuritakoa baino 20 bat bider handiagoa da. Lakuek sakonera- eta azalera-desberdintasun handia dute, baina kasu gehienetan 1 m-ko sakonera baino ez dute. Zenbait tokitan lakuek bat egin dute eta petrolio-errekak osatu dira.

Laku batzuk itsasotik nahikoa gertu daude eta euritea hasten denean, urak petrolio hori itsasoraino eramateko arriskua dago. Kuwaitarrak buldonenak erabiliz hareazko dikeak egiten ari dira, petrolioa lakuetan mantentzeko. Urte hasieran, lakuetako petrolioa ponpen bidez aterako dute. Dena den, hortik erauzitako petrolioari zer egin ez dute oraindik pentsatu. Esaterako, Saudi Arabiako kostaldetik erauzitako petrolioa, basamortuan lurperatu dute, baina adituen ustez hori ez da oso neurri egokia. Izan ere, lurrazpiko ur-erreserbak zikindu egin ditzake petrolioak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila