Surikata Afrikako ugaztun txiki taldekoia da. Kumea pixkanaka trebatzen du ehizan: lehenengo hildako ehizakiak ekartzen dizkio, eta, kumea hazi ahala, pieza biziagoak eta arrisku gehiago izan dezaketenak aukeratzen ditu. Bada, kumeari ekartzen dion ehizakia haren deiaren araberakoa omen da, eta hori frogatzeko adin askotako surikatakumeen deien grabazioak erabili dituzte.