Washington Unibertsitateko biologoek Cyanothece 51142 zianobakterioaren genoma sekuentziatu dute, eta kromosoma lineal bat duela ikusi dute. Lehenengo aldia da kromosoma lineal bat aurkitzen dutena bakterio batean. Normalean, bizidun konplexuagoek izaten dituzte kromosoma linealak.
DNA sekuentzia horretan 2.700 gene identifikatu zituzten, eta horrez gain, beste 2.500ek geneak izateko itxura guztia zutela ikusi zuten ikertzaileek. Gainera, horietatik 500 genek proteinak espresatzen zituztela baieztatu zuten.