Paleontologo-talde batek krokodiloen antzeko animalien fosilak aurkitu ditu Australian, eta, itxura guztien arabera, fosil horiek adierazten dute krokodiloak han garatu zirela. Aurkitu dituzten aztarnak duela 95 milioi urte ingurukoak dira, Kretazeokoak. Sasoi hartan, Hego hemisferioko kontinente gehienek kontinente bakarra osatzen zuten, Gondwana izenekoa.