Krisi ekonomikoa eta ur edangarria

Hegoamerikan eta Kariben ur edangarrizko horniduretan eta ingurugiro-hobekuntzan eginiko inbertsioak nabarmenki murriztu dira 1981.etik hona krisi ekonomikoa dela kausa.

Hamarkada honen hasieran hango herriek hamar urterako eginiko plangintzak, bi helburu nagusi zituen: landa-biztanleriaren %56 eta hiri-biztanleriaren %91 ur edangarriz hornitzea eta aldi berean landa-biztanleriaren %31 eta hiri-biztanleriaren %69, hondakinak ezabatzeko estolderi sistema egokiz hornitzea.

CEPALek (Comisión Económica de las Nacioines Unidas para América Látina y el Caribe) berriki aditzera eman duenez, helburu hauek urrun gelditu dira herri gehienetan krisi ekonomikoaren ondorioz. Gainera, biztanleriaren zatirik txiroena izan da atzerapenik handiena izan duena.

Arazoari aurre egiteko proposatzen dituen irtenbideen artean kanpo-menpekotasuna txikiagotuko duen kostu minimoko teknologia erabiltzea azpimarratzen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila