Kanariar uharte batetik bestera giltza kuantiko seguru bat bidaltzea lortu du Europako fisikari-talde batek. Zehazki, laser bidez kodetutako fotoiak bidali dituzte La Palmako teleskopiotik Tenerifekora, 144 km-ra.
Emaitza ikusgarria bada ere, zaila da eta ez da inolaz ere praktikoa, transmisioa teleskopiotik teleskopiora egin behar delako nahitaez, eta oso informazio gutxi transmiti daitekeelako.