Koral horien mitokondrioen eta nukleoen geneak aztertu ondoren, ordea, iritzi hori okerra zela adierazi dute ikertzaile batzuek. Dirudienez, eboluzio-lerro bi izan dira, eta dibergentzia duela hogeita hamalau milioi urte inguru gertatu zela uste dute. Atlantikoko koral arrezifegileen hogeita zazpi generotatik bederatzi izan litezke bigarren eboluzio-lerro horretakoak.
Ikertzaileek uste dute konbergentzia morfologikoak ilundu egin duela Atlantikoko koralen arteko desberdintasun ebolutiboa. Atlantikoko genero batzuk familia desberdinetan sailkatu dituzte orain arte, baina genetikoki harreman handiagoa dute elkarren artean Pazifikoko ahaideekin baino.