Kopiatzerik ez dagoen papera

Aurki, Voiron izeneko etxea paper-mota berezi bat saltzen hasiko da. Nahiz eta itxura eta formatu arrunta izan, badu berezitasun aipagarria: paper horretan idatzitakoa ez dago fotokopiatzerik.

Nocopi etxe kanadarrak asmatu duen paper hau, tinta gorriskaz estalita dago. Tinta honek, papera fotokopiagailuaren lanpararen aurrean ipintzen denean, testuaren inguruko argia absorbatzen du. Paper hau, oso egokia da informazio konfidentziala bikoiztua izatea nahi ez denean. Babesa, noski, ez da erabatekoa; testua eskuz edo argazkiz kopia daiteke eta.

Paper hau salgai dago EEBBtan, eta Frantzian aurki izango da. 250 DIN A 4-ko paketetxoak 160 libera inguru kostako da; hots, 0,64 libera edo 13 pta. orria.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila