Kontuz txikiekin

Kontuz! Kokai igela munduko animaliarik pozoitsuena da.

Irudiko igelak ez dirudi gauza handia denik eta batek baino gehiagok eskutan hartzeko tentazioa izango luke. Kontuz! Kokai igel hau munduko animaliarik pozoitsuena da. Bere azalak bapateko perlesia sortzen duen toxina jariatzen du. Kolombiako indioek beren gezien puntak igel honen azalean igurtzitzen dituzte eta pozoiaren eraginak urte askotan irauten du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila