Kontuz!

td class="art-testua" valign="top">

Kardiakoak, kontuz ibil zaitezke egunsentiaz! Boston-eko ospitale bateko mediku-talde batek egindako ikerketa batean adierazten denez, krisi kardiakorik gehienak goizeko 9-11 bitartean gertatzen dira.

Talde honek, goizeko iratzartzeak infartoa sortzeko erritmo biologikoak aldatzen dituela aditzera ematen du. Horrela odolaren konposizioan aldaketa bat gertatuko litzateke. Heparinak, antigatzatzaile fisiologikoak, goizetan maila txikiagoa izango luke eta tronbosiaren kausa diren odolbiduei lagunduko lieke gertakizun honek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila