Kontsumoa murrizteko balbula

Britainia Haundiko etxe batek automobilentzako balbula berezi bat asmatu du. “Balbula berdea” deitzen diote, erregai-kontsumoa % 15 jaisteaz gain ihes-tututik jaurtitako karbono(II) oxidoaren kantitatea % 33raino murrizten duelako.

Balbula hau motorean kokatzen da eta automobilak abiadura moteltzen duenean lan egiten du. Orduan aire/ /erregai nahastea pobretu egiten du, errendimendua hobetuz eta gas toxikoak murriztuz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila