Kontserba-industrietatik eratorritako hondakin-urekin ureztatzeak ez du lurzorua kaltetzen

td class="art-testua" valign="top">

Kontserba-industrietatik datorren hondakin-urak ez du lurzorua kaltetzen, eta, are gehiago, zenbait kasutan lurzoruaren egoera hobetu dezake. Hori da, hain zuzen ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu duten doktoretza-tesi baten ondorio nagusia.

Azterketan landare-kontserben ondoan kokatutako hiru lur-eremu izendatu eta karakterizatu zituzten. Ondoren, kontserba-industrietako hondakin-urekin ureztatzeak lur horietan izan duen eragina neurtu zuten, jasotako dosiaren, ureztapen-motaren eta laborantza-motaren arabera.

Hondakin-uren bidezko ureztapena ezartzerakoan hiru faktore hartu behar dira kontuan: nolakoa den lurra, ureztapen-sistema eta ezartzen den laborantza-mota. Izan ere, horien araberakoa da bideragarritasuna.

Ur horiek ez dira kutsagarriak, eta, gainera, lurrari materia organikoa —oso garrantzitsua lurra garatzeko— eta beste zenbait elementu ematen dizkiote.

Laburbilduz, ikerketa honek erakusten du lurzoruaren garapena zuzenki erlazionatuta dagoela ureztapen-motarekin eta zoruaren kalitatearekin, eta, neurri txikiago batean, ur-motarekin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila