Kontrolik gabeko odola

Indiako Bengala hirian, HIESaren HIV birusa duten biztanleen laurdena odol-emaile profesionala da. Kalkutako Medikuntza Eskolako ikerlariek salatu dutenez, Indiako Osasun Erakundeek arazo horrekiko erakutsi duten axolagabekeriak arriskuan jar dezake HIESaren kontra bertan burutzen ari den egitasmo berria eta are larriagoa izan daitekeena, kontrolaezin bihur daitezke odol-emate guztiak.

Kalkutako Medikuntza Eskolako ikerlariek salatu dutenez, Indiako Osasun Erakundeek odolaren arazoarekiko erakutsi duten axolagabekeriak arriskuan jar dezake HIESaren kontra bertan burutzen ari den egitasmo berria.

Zenbait osasun erakundek salatu duenez, Indiako ospitaleetan ez dira segurtasun neurriak betetzen eta bertara iristen den odola batere kontrolik gabe erabiltzen da. Horrez landa, odol-emaileen osasun-egoera batere kontrolatzen ez denez, kutsatutako odola nonahi agertzen omen da ospitaleetan.

Esate baterako, Indiako Gurutze Gorriak kudeatzen duen bankuak kutsatutako odola saldu ohi duela behin baino gehiagotan salatu izan da, orain arte frogapenik eman ez bada ere. Kalkutako ikerlari-taldeak eman dituen datuen arabera, Indiako bankuetan dagoen odolaren erdiak B motako hepatitisa kutsatzeko gaitasuna du. Hori horrela dela jakin arren, odolaren erabilera kontrolaezina dela diote.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila