Koniko-sortako azken belaunaldiko eskanerra

Koniko-sortako azken belaunaldiko eskanerra
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: CR Comunicacion)

Donostiak Euskal Herriko lehenengo koniko-sortako azken belaunaldiko eskanerra du; Urumea pasealekuko Diagnostiko Digitalen Zentroan dago.

Eskaner horrek erradiazio gutxi igortzen dio gaixoari, eta ez dio kalterik egiten ingurumenari. Irudi digitalen bidezko teknologia berri bat erabiltzen du, buruko eta lepoko diagnostiko-proba errradiologikoak garatzeko. Gainera, Donostiara ekarri duten tresnak hainbat programa berezi ditu hortz-inplanteetan eta ortodontzian aplikatzeko.

Eskaner berri horrek badu beste ezberdintasun bat ohiko eskanerrekin alderatuta: gaixoari erosotasun handiagoa eskaintzen dio. Izan ere, gaixoa eserita dagoela egiten zaio dagokion eskanerra. Halaber, probaren iraupena motzagoa da, erresoluzio handiko irudia jasotzen baita 20 segundoan.

1
223
2006
9
002
Teknologia; Osasuna
Berriak labur
2
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila