Injineru aleman batek diseinatutako motoreak olio begetala erabiltzen du erregai gisa. Olio begetala koltzatik, ekiloretik, soiatik edo errizinotik atera daiteke. Petrolioaren alternatiba izatetik at atmosfera ez dute poluitzen, zeren eta CO2-a landareak bizirik dagoenean fotosintesiaren bidez transformatzen bait du.
Frantzian, Renault 21 bati aipatu motorea ipiniz saiakuntza batzuk egin dira, ondoko taula lortu delarik.
Motorearen iraupenari buruzko emaitzak ez dira ezagutuko bizpahiru urte pasatu arte, baina orain arteko datuak positibotzat jo behar dira