Kolorez entzuten dute

Koloretan entzuten dute. Ez galdetu nola litekeen hori, Cambridgeko Unibertsitateko ikerlariek ez baitute oraindik sinaestesia delakoaren funtzionamendua aurkitu. Aitzitik, entzumenaren gaitasun arraro hori uste baino arruntagoa dela baieztatu dute. 2.000 pertsonetatik batek soinua koloretan atzematen du. Sinaestesia sentimenak nahasten direneko egoera da.

Orain arte salbuespen-kasuetan gertatzen dela uste izan bada ere, uste hori erdi ustela suertatu dela jakin dugu. Cambridgeko ikerlariek egin duten saioaren arabera, sinaestesikoek koloreak bailitzan hautematen dituzte soinuak. Alabaina, entzumena eta ikusmena baino ez dituzte nahasten eta gainerako sentimenen funtzionamendua egokia dela baieztatu da. Ikerketa horien arabera bestalde, sinaestesia belaunaldiz belaunaldi transmititzen den gaitasuna da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila