Koloretako telebistak 50 urte

Koloretako irudiak ematen zituen lehenengo telebista, CT-100, 1954an ekoitzi zen AEBetan.

Hamabi hazbeteko pantaila zuten bost mila ale egin zituzten, eta mila dolarretan saldu zuten bakoitza. Ikaragarrizko dirutza garai hartarako! Horregatik, urte asko pasatu ziren etxe gehienetan koloretako telebistak zuri-beltzekoa ordezkatu arte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila