Gaixotasuna desagerraraztea ezinezkoa bada ere, ikerketa berri batean erakutsi dute tenperatura-aldaketa batzuk oharpen moduan erabil daitezkeela.
Kolera eragiten duen bakterioa, Vibrio cholerae , besteak beste, kopepodo izeneko krustazeoetan ezkutatzen da. Animalia horiek ur-iturrietan zabal ditzakete bakterioak ibaietara edo estuarioetara sartzen badira. Gizakiek tratatu gabeko ura edaten badute, gaixotasuna har dezakete.
Satelite bidezko jarraipena eginez, harreman estua ikusi dute uraren tenperaturen, kopepodoen eta kolera-agerraldien artean. Uraren tenperaturak gora egiteak kopepodoak mugitzea eta bakterioak hedatzea eragin dezake. Hori dela eta, satelite bidezko ikusketak egitea proposatu dute gaixotasun horri aurre egiteko.