Koch-en baziloaren babesa

Tuberkulosia sortzen duen Koch-en baziloak ihes egiten dio inmunizazio-defentsari. Baziloa jan behar luketen makrofago izeneko globulu zurietan izkutatzen da. Baina nola lortzen du hori?

New Yorkeko Cornell unibertsitatean Lee Riley epidemologistak gidatutako talde batek dioenez, baziloak ADN-an dituen bi zatiri esker ezkutatzen da. Gene horiei dagozkien proteinak identifikatu behar dira orain, gero terapiarako estrategia gauzatu ahal izateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila