Kobaltoz eta platinoz egindako material batean, anisotropia magnetikorik handiena neurtu dute Europako fisikari batzuek, kobalto hutsak baino 200 aldiz handiagoa. Material hori egiteko, kobalto-atomoak jarri dituzte platinozko substratu baten gainean.
Anisotropia handia izateagatik, atomoen spina erraz orientatzen da material horretan, hau da, materiala magnetikoa da. Azken batean, kobalto hutsak baino iman egonkorragoak osatzen ditu.