Klonazioa gaur

Animaliak klonatzen direnean, hainbat arazo sor daitezke. Horietako batek zahartzeko prozesuarekin zerikusia du. Dolly klonatzeko, ardi heldu baten zelula batetik abiatu zen, eta, beraz, jaiotzeko mementoan bere zelulek ez zuten arkume batenak bezala jokatzen, ardi heldu batenak bezala baizik. Orain, zientzialariek beste arazo bat aurkitu dute.

Aita eta ama ditugun animalia guztiok 23 kromosoma jasotzen ditugu bakoitzarengandik, hau da, aitak bere informazio genetikoaren kopia bat ematen digu eta amak beste bat, eta gure ezaugarriak bi informazio-iturri horien konbinaziotik ateratzen dira. Hori egiteko, zelulek kromosometan marka kimikoak jartzen dituzte eta, horrela, guraso bakoitzaren iturritik zein zati erabiliko den zehazten da.

Dollyk, ordea, guraso bakarra zuen. Baina zelulek ez zekiten hori eta biologiak ‘agintzen’ duen bezala markak jartzen hasi ziren. Beraz, zenbait informazio ez zen behar bezala erabili eta arazoak sortu zituen. Klonazioan azaltzen diren arazorik ohikoenak obesitatea, bihotzeko gaixotasunak eta biriketako malformazioak dira. Arazoa aurkitu da eta orain konponbidearen txanda dator.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila