Klonatutako lehen zaldia

G. Lazzari

Argazkiko behorrak ama-alabak dira, baina ahizpa bikiak ere bai, jaioberria amaren klona baita. Bera da klonazio bidez jaiotako lehen zaldia eta bigarren ekidoa. Lehenengoa maiatzean jaio zen, Idaho Gem mandoa. Bi lorpenak garrantzitsuak izan dira, ekidoak klonatzea bereziki zaila suertatu delako.

Baina Prometea moxala beste arrazoi batengatik ere bada berezia, amaren klona den lehen animalia baita. Orain arte klonatu diren animalietan, kumea ez da amaren klona izan, beste ale batena baizik. Ama alokairukoa izan da nolabait. Kasu honetan, berriz, amaren zelula batetik erauzi dute jaioberriaren informazio genetikoa. Horregatik, ama eta alaba bikiak ere badira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila