Kerosenoa erregai arrunta da, eta gasolina bezainbeste erabiltzen da AEBetan. Koheteetan, berriz, erregai eraginkorragoak erabiltzen dira, hidrogenoa adibidez. Orain, ordea, NASA kerosenoa erreko duen motorra diseinatzen ari da. 1969an Apollo espazio-ontzia Ilargira bidali zuten F-1 koheteek kerosenoa erabili bazuten ere, oraingo motorrak diseinu berria du. Alde handiena da behin baino gehiagotan erabili ahalko dela: 50-100 aldiz. Horrek ikaragarri merkatuko omen ditu misioak.