Berrogeita bost kamioik adinako pisua garraiatzeko gai da diseinatu berri duten katamaran bat. Ia 40 kilometro orduko abiadura harrapa dezake, eta bai zingoa bai altuera aldatzeko aukera dago; hartara, sakonera txikiko uretan eta hainbat zubiren azpitik ere nabiga dezake.
Europako Batasunak bultzatutako egitasmoa da katamarana, eta ibaia duten hirietan irtenbide egokia izan daiteke zirkulazio-arazoak konpontzeko.