Katagorrien oroimena

i biologo amerikarrek egindako ikerlan baten arabera, katagorri grisek oroimen topologiko harrigarria dute.
I.X.I.

Bi biologo amerikarrek egindako ikerlan baten arabera, katagorri grisek oroimen topologiko harrigarria dute. Princenton-eko unibertsitateko Lucia Jacobs eta Emily Liman-ek hilabete batzuetan hamar bat katagorri gris parke batean itxitura barruan eduki dituzte.

Egunero parkeko urritzetan janaria bildu ondoren, katagorri bakoitzak bazter bat aukeratzen zuen bere altxorra gordetzeko. Gero parketik atera eta urruti eduki zituzten egun batzuetan urtxintxak. Berriro parkera ekarri eta animalia gehienek beren txokoak erraz aurkitu zituzten.

Lucia Jakobs-en eritziz, portaera honek katagorriek buruan mapa egina dutela esan nahi du. Orain gainera, saiakuntzak katagorrien bizileku naturaletan egitekoak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila