Chandra X izpiko behatokian eta Hubble espazio-teleskopioarekin hartutako irudiekin, Karramarro nebulosako pulsarraren irudi-sekuentzia osatzea lortu dute astronomoek.
2000ko abuztutik 2001eko apirilera bitartean bi tresnek ateratako 32 argazkiekin osatutako filmak datu berriak eman ditu pulsarraren funtzionamenduaren inguruan. Pulsarra oso azkar biratzen duen neutroi-izar bat da eta, argazkien bidez, pulsarraren barnealdetik ateratzen diren izpiak ikus daitezke. Baina ezaugarririk harrigarriena eraztunekiko zut kokatzen den zorrotada da. Zorrotada argiaren abiaduraren erdira mugitzen ari diren materia- eta antimateria-elektroiez osatuta dago.