Karbonozko nanohodiak ordenagailuetan

Zirkuitu integratuetan, kobrezko harien ordez, karbonozko nanohodiak erabiltzea proposatu du NASAk. Karbonozko nanohodiek korronte handiak garraiatzeko ahalmena dute –milioi bat ampere zentimetro karratu bakoitzean– eta, gainera, ez dira beharrezkoak siliziozko olatetan kobrezko hariak sartzeko egin beharreko bide sakonak.

Bestalde, kobrearen erresistentzia handitu egiten da tamaina txikitzen den heinean, baina, ikertzaileen arabera, karbonozko nanohodiekin ez da hori gertatzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila