Karbono dioxido erupzioak Marten

Karbono dioxido erupzioak Marten
2008/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/JPL/Arizonako Unibertsitatea)

Irudian ikusten den hori karbono dioxido gasak eratutako erreten-sare bat da. 190 x 120 metroko dimentsioa du. Horrelako egitura ugari aurkitu dute Marteko hegoaldeko poloaren inguruan, Mars Reconnaissance Orbiter satelitearen bidez. Isolated Araneiform Topography izena jarri diete, elkarri ukitzen ez dieten armiarma-itxurako egiturak baitira. Udaberrian sortzen dira, tenperatura epeltzen denean.

Marteko poloetako izotza karbono dioxidoz eratuta dago. Izotz hori zeharrargia da, hau da, Eguzkiaren argiak zeharkatu egiten du eta azpiko gainazala berotzen du. Udaberrian, Eguzkia gehiago berotzen hasten denean, gainazal horretatik gertu dagoen karbono dioxidoa sublimatu egiten da, hau da, zuzenean pasatzen da solidoa izatetik gasa izatera, eta gasak itxura horretako higadurak eragiten ditu ateratzean.

1
239
2008
2
010
Astronomia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila