Karbono-14a

Karbono-14 isotopo erradioaktiboa detektatu berri dute espazioan lehen aldiz. Bere erdibizitza 5.700 urtekoa denez, astronomoentzat oso lagungarria izan daiteke espazio gertaerak datatzeko. Izan ere, teknika horixe erabiltzen dute lurreko arkeologoek.

Karbono-14a CW Leonis erraldoi gorriaren inguruko gas-hodeian detektatu dute. Izarra, 600 argi-urteko distantziara dago eta karbono eta karbono-konposatu asko dauzka.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila