Kararria martitzen?

Seguruenik jatorri martiztarra duten bi meteoritotan kaltzio karbonatoa aurkitu da. Kaltzio karbonatoa Lurrean arrunta da; kararria osatzen duen substantzia. Martitzeko harrietan kaltzio karbonatoa aurkitzea oso garrantzitsua da. Izan ere, konposatu hau ingurugiro hezetan bakarrik sortzen da. Martitzen garai batean ura egon zela frogatzeko balio dezake aurkikuntzak, meteoritoen jatorrian planeta gorria dela ziurtatzen bada.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila