Kanabinoideoek arratoi-enbrioien garuna aldatzen dute

Amaren tripan zeudela kanabinoideo baten eraginpean egondako arratoien garunak ez dira ohikoenak bezalakoak. Glutamato gutxiago dute, nerbio-zelulen arteko komunikazioan parte hartzen duen konposatu bat, eta hipokanpoko zelulen jarduera txikiagoa da. Garuneko gune horrek ikasteko eta oroitzeko prozesuetan parte hartzen du.

Ikerketa Britainia Handian egin dute. Ikertzaileek kalamuaren konposatu bat laborategian sintetizatu eta ernaldutako arratoiei eman diete. Arratoiek neurrizko erretzaile bati dagokion dosiaren baliokidea jaso dute eta, ondorioz, ikertzaileek uste dute giza enbrioietan ere antzera eragin dezakeela kalamua erretzeak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila