Kaltzio-ioi negatiboa

Teoria kimikoak esaten duenez, kaltzio-ioi negatiborik ez dago. Kaltzio-ioi guztiak positiboak dira.

Atomoek konfiguraziorik egonkorrenean egituratzeko joera dute. Hau lortzearren, zenbait atomok (ez-metalek normalean) elektroiak hartzen dituzte eta karga negatiboko ioiak eratzen dituzte. Beste batzuk (metalek normalean) elektroiak galdu eta ioi positiboak sortzen dituzte.

Kaltzioak, metala izanik, ioi positiboak sortzen ditu jeneralean. Baina Oak Ridge National Laboratory delakoan lanean ari diren kimikari batzuk kanpo-geruzan hiru elektroi dituen kaltzio-ioia, ioi negatiboa alegia, aurkitu dute. Kaltzio-ioi negatibo honek ez-egonkorra beharko luke izan eta mikrosegundo laburretan desintegratu.

Kaltzio-ioi negatibo honek bi elektroi ditu 4s geruzan eta bat 4p geruzan.

Zalantzan jarri behar al da teoria? Ez gure aburuz. Salbuespenak beti salbuespen bait dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila