Kaloria gutxiko dietak primateen hilkortasuna txikitzen du

kaloria-gutxiko-dietak-primateen-hilkortasuna-txik
Ezkerreko tximuak kaloria gutxiko dieta izan du eta eskuinekoak, berriz, ez. Arg. Jeff Miller

Kaloria gutxiko dietak adinarekin zerikusia duten gaitzak pairatzeko arriskua jaitsi ez ezik, hilkortasuna ere txikitzen du, Wisconsin Unibertsitateak 25 urtean egindako ikerketa baten ondorioetan jasotzen denez.

Nature Communications aldizkariak ezagutzera eman berri duen ikerketa 1989an hasi zen, eta, ordutik, 25 urtean,  76 Rhesus makakoen dietaren jarraipena egin du. Denbora-tarte horretan, horietako batzuek nahi beste jateko aukera izan duten bitartean, gainerakoei %30 gutxiago eman diete jateko.

Wisconsingo Primateen Ikerketa Zentro Nazionalean egin da ikerketa. Abiatu zenean tximuek 7 eta 14 urte arteko adina zuten. Nahi beste jan dutenekin alderatuz, adinarekin zerikusia duen gaixotasunak garatzeko arriskua 2,9 bider txikiagoa izan dute gutxiago jan dutenek eta hiltzeko arriskua hiru aldiz txikiagoa.

Kaloria gutxiko dietak biziraupean duen eragin positiboa zizare eta saguekin egindako entseguetan frogatu izan da aurretik. Mantenugai funtsezkoak eskaintzen dituen kaloria gutxiko dietak euli, sagu eta legamien bizia % 40 luza dezakeela ikusi izan da.

Hala ere, primateetan izan zitzakeen onurak zalantzan jarri zituzten 2012an ezagutzera emandako beste ikerketa batenondorioek. Wisconsingo ikertzaileen ustez, argitaratu berri den ikerketa garrantzitsua da frogatzen duelako“behe mailako organismoen ezaugarri biologikoen interpretazioa primateentzat ere egokia dela”, Richard Weindruch irakasleak azaldu duenez.

 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila