Kaimanen egoera larria

Brasilgo laku eta ibaietatik kaimanak desagertzen ari dira. Animalia hauei buruzko azterketa sakon batek azaldu duenez, ehiza, urre- meatzaritza eta industri garapena dira narrasti hauen suntsiketaren errudunak. Brasilgo kaiman askok, gainera, beruna dute muskulu-ehunean, oso arriskutsua izanik berain osasunerako.

Datu kezkagarriak plazaratu ditu Amphibia-Reptilia aldizkariak. Amazoniako lurraldeetan kaiman beltza bizi zen 47 eremuetatk 41etan desagertu da. Kaiman arruntaren egoera ez da larria, 39 gunetatik lau eremutan soilik desagertu baita. Amazoniako lurraldeetatik kezkagarriena Rondoniakoa da (Bolivia ondoan), bertan animalia hauek bizi irauteko zailtasun ugari dago eta.

Ikertzaileen iritziz, kaiman-populazioa ez dago erabat galdurik, baina neurri batzuk hartu beharko dira; ehiza mugatu beharko litzateke habitat naturalen suntsiketa eragozteko eta teknologia berriak erabili beharko lirateke industriak eta meatzaritzak sortzen duten poluzioa murrizteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila